Konpromezu doinua
Schrödinger mezua
irakurtzeko beldur
Iraina edo muxua?
Astiro astiro,
behin eta berriro,
hutsuneak usteldu
gazteriari tiro egin
Astiro, behin eta berriro,
sehaska-kantekin
gurpila biraka sarriro
Bihotz taupaden erritmora
kliskatukoguz begiak
Goazen batera lokalera
ta eztitu nire zauriak
Jarriko nau lurra begira
biharamuneko euriak
Bihotz taupaden erritmora
hondatuko nau herriak
Askoz hobea da zaporea
debekatu badostazu bekaua
Lizunkeria, jalekeria,
ostatuko jabeari ohiuka
Nor izango da gaurko koitaua?
Nork eramango zaitu geltokira?
Kendu correa, in faborea,
norberak erre dezala sarea
Zenbat urrera da likorea?
Txupitotan neurtuzu boterea
Nor izango da giza-aberea?
Nork gonbidatuko nau beste batera?
Bihotz taupaden erritmora
kliskatukoguz begiak
Goazen batera lokalera
ta eztitu nire zauriak
Jarriko nau lurra begira
biharamuneko euriak
Bihotz taupaden erritmora
hondatuko nau herriak
credits
from Atzoko Zaporea,
released September 26, 2023
Vocal: Klyde
Composed by: Lide Esnaola
Lyrics: Izaro Ziluaga
Produced and mixed: Rlantz
Mastered: Antxon Sagardui
Video recording: Ziztada
Video: Ander Cerrato
Design: Klyde